XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iru edo lau laguneko taldetan banatu zaitezte eta zuen lana, irakasleak ere esango dizuen bezela, auxe izango duzute.

1 OARPENA.
Irakasleak ikas-gelan auen antzeko iragarki edo kartelak jarriko ditu:
etxean / ikastetxean / lagunekin / auzoan edo urian.

Zuek auen antzeko kartoi-me txikiak egingo dituzute: Bai / Ez.

Gero, irakasleak ere esango dizuen bezela, etxean, ikastetxean, Iagunekin eta auzoan, errian edo urian egiten edo esaten ditugun gauzak bururatzen saiatu, ori izan bait da Jaungoikoaren deiari guk emandako baietza, baldin lurraren gatz eta munduaren argi izan ba gera, bestela dei orren ezezkoa.

Dei-erantzun baiezkoak iruditzen zaitzutenak, kartoi-me zuritan idatziko dituzute.

Dei-erantzun ezezkotzat jotzen dituzutenak, kartoi-me margoztuetan idatziko dituzute.

Saillean zerbait iritzpetzen duzutenean, kartoi-metan idatziko duzute eta dagokien muralkietan erantsiko dituzute.

Era orretan joango gera oarpena apaintzen Lan-Batuketa arte.

2 OARPENA
Leengo esan dugun bezela, egingo dugu au ere, baiña, munduari buruz.

Saiatu zaitezte billatzen (bururatzen) idazten eta ikas-gelako mapari erasten, munduko, gertakizunetan, Jaungoikoaren deiari baietza diotenak eta dei berari ezetza diotenak.